sábado, 7 de abril de 2012

WEB 2.0 ETA BERE ERREMINTEN INGURUAN HAUSNARTZEN

Didaktika eta metodologia hobetzeko eta garatzeko helburuarekin, Web 2.0 –ko erreminta ezberdinei lekua egiten ari zaie irakaskuntza munduan eta, gero eta ezagunagoak egiten ari direla begi-bistakoa da; Izan ere, ikasleek ikasteko teknika eta modu berriak proposatzen ditu, esaterako, internet-a eta bertan aurki ditzakegun tresna guztiak. Horretarako, ikasgela oso leku aproposa da, elkarte txiki bat baita, lan kooperatiboa eta bata bestearen laguntza eskatzen duena. Baina, guzti honetarako, ezinbesteka da irakasleak teknologia berrietan jakintza izatea. Web 2.0 irakaskuntzan erabiltzerako orduan, beti izan behar ditugu kontuan bi helburu nagusi: alde batetik, sareak eskaintzen dituen lanabes didaktiko guztiak erabiltzea eta, bestetik, hezkuntza tradizionalak birpasatzea web 2.0ren ikuspegitik. Hala, ikaskuntza ikasletik abiatuz egingo da, eginez ikasiko dute ikasleek, ikasketa egunetik egunera egingo da hitz eginez, begiratuz, ikertuz eta, gainera, ikasketak bizi guztia iraungo du, hau da, ikasketa jarraia izango da; gehiago esateko, web 2.0-k eskaintzen dituen erremintak oso errazak dira eta denbora laburrean menperatu daitezke, komunikazio egoerak sortzen ditu, ikasketa esanguratsurantz bideratuta dago, dibertigarria da, eskolan egindakoa etxean ere jarraitu daiteke egiten eta, azken ezaugarri bat aipatzekotan beste askoren artean, esan daiteke gaitasun soziala, teknologikoa eta giza gaitasuna garatzen direla. Aurreko guztia kontuan izanik, iruditzen zait web 2.0-k eskaintzen dituen tresnak oso aukera egokiak direla eskolako eredu tradizionala apurtzeko. Izan ere, gizartea aurrera doan bitartean, eboluzionatzen, eskola pixka bat geldirik dagoela esango nuke, pixka bat atzetik geratzen ari dela. Badakit ari direla aurrerapenak egiten, esaterako, arbel digitala erabiltzen, baina, uste dut, nahiko erritmo motela daramatela gizartea eboluzionatzen ari den abiadurarekin alderatuz gero. Gainera, web 2.0-k nahi dugun guztia egiteko aukera ematen digu, guztia esaten dudanean guzti-guztia da, eskolan ekintzak egiteko burutik pasatzen zaigun edozein alternatiba sarean aurkituko dugulako inolako dudarik gabe. Esaterako, argazkiekin lanean aritzeko badugu “Flickr” edota “PHIXR”, bideoekin lan egiteko “Youtube” edota “Vimeo”, mapak lantzeko “Google Maps• edo “Panoramio”, ahotsarekin jolasteko “Vimeo”, “Odeo” nahiz “Podsonoro”, blog-ak egiteko “Blogger”, “WordPress”… Hauek aipa ditzakedan gutxi batzuk dira dauden aukera guztiekin alderaturik. Eta, ezin dut aipatu gabe utzi irakaslea ez dela zertan teknologian aditua izan behar, inondik inora. Horrez gain, ikasleek elkarri lagunduz ikas dezaten ahalbidetzen du, kooperazioan zentratuz eta, gaitasun ugari landuz. Beraz, iruditzen zait ikasleak bizi diren gizarte eta testuingurura hurbiltzeko balio dutela Web 2.0-k eskaintzen dituen lanabesak, izan ere, hori izango baita gerora, eskolatik kanpo, aurkituko dutela, errealitatean. Guzti honekin ez dut zalantzan jarri nahi eredu tradizionalak gaitasun ezberdinak landu eta aspektu ezberdinetan trebatzen dituela ikasleak baina, baditu gabezia batzuk eta, ahal den neurrian, gabezia horiek lokalizatu eta kontuan hartu behar dira. Web 2.0-ko erremintak, nire iritziz, eredu tradizionalak dituen gabezia batzuk lantzeko oso baliagarriak dira, betiere, inguratzen gatuen gizarteari so eginez.